Israel-Palestina auziaz

Jude
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Estatu laikoa eta bakarra da aterabidea; %80 palestinar-arabiarrak, %20 juduak. Bideragarria da XXI. mendean? Nire ustez, horrek beharko luke etorkizuna, estatu bakarra, komunitate ezberdinek partekatua, lurra biena delako, bereizketa posiblerik gabe. Baina abertzaletasuna sortu baldin bada, neurri batean, estatu batek nagusiki kultura bat gailenarazten duelako da. Antzeko argudioz derrigortzen gaituzte gu Espainiaren parte izatera (gure izaera nazionala desegiten duten bitartean, legez, eta nagusi den kulturaren inertzia soilaz...).

Oso pobrea iruditzen zait orobat Israeli buruz egiten den irakurketa. Are pobreagoa gure testuingurutik egina. Gurean, erraz teorizatzen dugu (Txepetx, Txillardegi....) bertako kulturak guztiz nagusi behar duela bizirik iraungo badu, eta bitartean -errazkeriaz, nire ustez-,juduei kultura anitzeko estatuan bizi daitezen eskatzen diegu.

Irango presidenteak zentzu horretan arrazoi du: Mendebaldeak txikitu ditu arrazakeriaz juduak, haiek erakutsi diete ezinbestekoa dela estatu propioa, armatua, paranoikoa, eta orain ordaina palestinarrentzat da.

Jude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.