Urkulluk orain ezker abertzaleari denbora agortzen ari zaiola eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko exijitzen dio. Une honetan non dago bortizkeria?
Madrilen egiten dituzten bileretan, Iñigo, Alfredo eta Jose Luisek, agian Euskal Herrian mugitzeko gehiegi estutzen duen gorbata lasaitu, eta lasai aritzen dira.
Boto abertzaleei eusteko eginahaletan, tarteka, Egibarrek esaten dituenek, entzungarriak izan arren, alderdi barruko paper banaketa batetik harantzago ez dute sinesgarritasunik, politikan esateak ez baino egiteak balio askoz handiagoa baitu.
Nahiago nuke hala ez balitz, baina zerbait jokoan dagoen aldiro bezala, EAJ botere espainiarrarekin lerrokatuta ikusten dut.
Joxe Fermin Lizarraga. Leitza.
Pakori erantzuna
BERRIAn Pako Aristik «herria-z» idatzi zuen artikuluaz ados ez nagoenez Agustin Garcia Calvoren hitzak hona ekartzea otu zait: «Ez dakigu zer den herria, baina zer ez den esatea komeni da. Une oro ari zaizkigu herritzat saltzen gehiengo demokratikoa bezalako kontzeptuak. Egiazki dagoen oposizio bakarra gehiengoaren eta nik herritzat aipatu dudanaren artekoa da».Julen Agirre. Iruñea.