Presoak al gara denok? leloaren pean sortu zen Salhaketa elkartea duela 30 urte, presoei eta haien senitartekoei laguntzeko asmoz. Urte hauetan guztietan —beste hainbat nazio, toki eta nazioarteko mugimendutan bezala—,lanean aritu gara atxilotzen dituzten, segurtasun neurriak ezartzen dizkieten eta giltzapetzen dituztenei formalki dagozkien eskubiderik oinarrizkoenen alde: bizitzeko eskubidea; tratu duin bat izateko eskubidea; intimitatea izatekoa;osasun eskubidea; hezkuntza eta lana izatekoa. Eskubide horiek, izan ere, ezin dirabaliogabetu; are gutxiago, bitarteko gisa erabili, errepresio eta/edo merkataritzahelburu jakin batzuk betetzeko.
Salaketa publikoa eta juridikoa egitea eta presoei eta haien senitartekoei laguntzea du helburu gure mugimenduak; baina, azken batean, elkartea desegitea da gure azken nahia, baldin eta noizbait gure gizarteak ez badu kartzelak izateko premiarik, eta gatazkak konpontzeko eta haiei aurre egiteko bestelako modu batzuk jorratzen baditu, inolako zigorbiderik erabili gabe.
Hala ere, gaur inoiz baino gehiago, helburu hori lortzea ezinago urrun dago. Ezinago argiak eta erabatekoak dira hainbat adierazle: modusistematikoan eta baliabide gisa erabiltzea zigorra; negozio bihurtzea zigor makina,kartzela berriak eginarazita; gero eta gizarte subjektu gehiagori ezartzea zigorra; kartzelatze baldintzak are gehiago gogortzea; ohiko beren bizilekutik urrun dauden presondegietan betearaztea kartzelaldia akusatuei; zigorrak luzatzea; eta are zigor larriagoak ezartzea, erregimen zaharrari zegozkionaren parekoak.
Azken hiru hamarkada hauetan ikusi ahal izan dugunez, gizarte penitente eta premoderno bat eratzen ari da, zeinean modu sistematikoan urratzen baitira haren printzipio osatzaileak, hainbat politika ezarrita. Batetik, desberdintasuna bultzatzen duten legeak ezartzen baitituzte, eta, beraz, berdintasun printzipioa urratzen —gizarteko sektore txiro, ahul eta disidenteen kriminaltze hautazkoa—. Eta, bestetik, neurrigabetasuna bultzatzen baitute, gizabanakoak askatasunaz gabetzeko zigor ezinago basatiak ezarrita, eta, alderantziz, auzipetuaren nortasuna gorabehera, errugabetzat jotzekoak erabilita —arerioaren zigoreskubidea—; alegia, gerrako arma gisa baliatzen da benetan zuzenbidea, proportzionaltasun printzipioa urratzeraino.
Frankismoaren osteko kartzela politika izugarriaren latzena, ordea, ez da hura betikotu izana, baizik eta biktima ugari hil izana, eta kartzelatze horiek, zuzenean edo zeharka, zeharo suntsitu izana hainbat pertsona eta familiaren biziak. Azken hiru hamarkada hauetan arrazoi ez-naturalengatik hildako milaka pertsona horiei buruz ari gara: besteak beste, prebentzio eta tratamendu neurri egokiak ez dituztelako ezarri, hainbat infekzio eta kutsadura dakartzaten gaixotasunei dagokienez; etaburuko hainbat gaitzek heriotzaraino eta/edo beren buruaz beste egiteraino bultzatu dituelako preso asko —kartzelatuta, bakartuta, osasun laguntzaz gabetuta, eta kartzela sistemako abandono egoera eta gabezia endemiko ugariren menpe egotearen ondorio zuzena—.
Dozenaka mila dira halako biktimak, baina ez daude onartuta, eta ahaztuak izatera kondenatuta daude, edo gutxietsiak izatera. Ikusezin bihurtutako biktimak dira,eta haien izaerak agerian uzten du gaur egungo kartzela egoeraren alderdirik gordinena: zuzenbidea arma gisabaliatzea, indarkeriaz jarduteko —nahierara, bereizi gabe eta ankerki— eta bihozgabe jokatzeko gizartean eragiten dituen gaitzen pagaburu bihurtu nahi dituenekin.
Gogoan izan dezagun, era berean, kartzela sistemaren beraren gobernabideabermatzeko edo hura babesten duen gizarte zigortzailea betikotzeko asmoz kartzelatutakoen eskubideak urratzearen ondorio direla kartzela genozidioaren biktima horiek.Horregatik, gaur inoiz baino gehiago, ezinbestekoa daegoera halakoa ikusgarri egitea eta denok elkar hartuta mugitzea, aurrerapausoak ematen has gaitezen eta behingoz indargabetu dezagun gaur egungo kartzela politika genozida.
(Erredakzioan itzulia)
Kartzela genozidioa amaitzearren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu