Keinuez eta uneez

enekoitz telleria sarriegi
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun


Gobernuen bake gura keinuek eta uneek neurtuko balute, Marokoko Gobernuarena neurtzen ez dago zaila. Ez lehen zalantza asko zeudelako, baina Fronte Polisarioarekin elkarrizketak hastera zihoazen egun berean «legediarekiko errespetu osoz», Agdaim Izik kanpalekuan sartzea, helikopteroetatik tiro eginez armarik gabekoei armaz oldartzea, gutxienez lagun bat hil eta hainbat haur eta emakume zauritzea bada bakegurerako neurgailua.

Eta keinuek eta uneek jarriko dituzte neurriak, baina neurririk hartu eta jarri ezinda dabiltzanei aspaldi amaitu zaizkie esku ez hartzeko aitzakiak. NBEko Segurtasun Kontseiluak eta haren ebazpenek aspaldi galdu zuten neurria eta tokia. 1990ean Fronte Polisarioak gatazka negoziazioaren eta bide baketsuen bitartez konpontzeko hartutako erabaki irmo eta zintzoa arriskuan zegoen jada lehendik, eta arriskuan dago atzodanik. «Marokok uler dezakeen elkarrizketa bakarra gerra da», esan du Agdaim Izik kanpalekuko ordezkari batek. Keinuek eta uneek bake gura neurtuko balute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.