Debagoieneko udalerriak, Elgetakoa izan ezik, faxisten eskura pasatu ziren 1936ko irailaren 21etik 26ra bitartean. Ordurako herritarren erdiak-edo ihes egin zuen Bizkaira.
Mola jeneralak pentsatuta zeukan indar errepresiboa erabiltzea altxamenduan, gogortasun handienaz. Bigarren Errepublika armaz botatzeko matxinatu zirenek, Debagoienean sartu zirenean, herritarren artean beldur sentsazioa sortu nahi izan zuten.
Debagoienean, Arrasaten, Bergaran-Osintxun, Eskoriatzan-Marinen-, Leintz Gatzagan, Aretxabaletan, Antzuolan eta Oñatin, frankistak sartu ziren lehen egunetik izan zen errepresio hori.
Ehunka pertsona zibil atxilotu zituzten 1936ko irail bukaeratik azarora arte eta horietatik 65 fusilatu egin zituzten, haien artean, 6 emakume eta 4 abade; gainerakoak, gehienak ziren langileak eta baserritarrak.
Frankisten Errepresioabehetik gora onartutakoa eta bultzatutakoa izan zen: Militarrak, erreketeak, abadeak, falangistak, alkateak denak ados jarrita. Akusazio faltsuak edo oinarririk gabeak etengabe gertatu ziren Gerran zehar eta gerra ostean.
Debagoieneko gainerakobeste 60 pertsonak zibilak eta gudariak – milizianoak, fusilatu egin zituzten,lehenak Elgetan eta bigarrenakfrontean atxilotuta gero.
Irailaren 21ean, Antzuolan sartu eta gero, hurrengo egunean, irailaren 22an, Los Arcos teniente-koronelaren Zutabearen biTalde sartu ziren Bergaran eta Soraluzen. América Errejimentuko sei konpainiez osatutako Tejero kapitainaren taldea Bergaran sartu zen. Pérez Salas komandantearen taldeak, Montejurra Tertzioaren lau konpainiarekin eta Mendiko 8. batailoiaren bi konpainiarekin, Soraluze zeukan hartuta.
Frankistek hartzen zituzten herrietan atxilotuak eta epairik gabeko fusilamenduak izaten ziren.
Lehen fusilatua eta desagertua: Irailaren 22an, eguerdi aldera, Arrasatetik zetorren auto taxi bat, gidari gazte batekin eta bandera gorri bat zeramana, herrian sartu zen ustekabean, jakin barik herria indar matxinatuen esku zegoela; herri osoa gurutzatu zuen Zapaterikoa auzora iritsi zen arte, eta han atxilo hartu zuten, ordurako muntatuta zegoen kontrolean. Zuzeneko lekukoek ikusi zuten gero zelan eraman zuten atxiloturik Ozaeta inguruan lau erreketek, fusilatu zuten lekuraino, Union Cerrajerako Labe Garaietako frontoi zaharrean. Gauean, fusilatua, nola edo hala bizirik atera zena tiroek eragindako zaurietatik, ahal zuen eran tarrasean iritsi zen baserri batera, eta hurrengo egunean frankistek jakin zutenean zer gertatu zen, indar berriak etorri ziren haren bila eta konfiskaturik zeukaten bere autoan bertan eraman zuten Deskargaraino eta han, antza denez, fusilatu eta lurperatu zuten.
Bigarren fusilatua eta desagertua: Gregorio Larrañaga Aranzabal, Angiozarkoa, atxilo hartu eta Bergarako kartzelara eraman zuten, eta han preso egon zen leku ezjakin batera eraman zuten arte. Desagertuak aipatu zuen, jana eramateko egin zioten bisitaldi batean, ez etortzeko gehiagotan Iruñeko kartzelara eraman behar zutela eta. Hura eramateko ardura zuten pertsonak ziren orduko Don Jose Los Arcos Fernandez koronelaren borondatezko indarrekoak. Harrez gero ez daki inork haren berririk.
Gainontzeko bostak: Nafarroako Montejurra Tertzioko Erreketeak Osintxuko zazpi pertsona zibik atxilotu zituzten 1936ko urriaren 20an, haien auzo bereko auzokideak salatu eta gero. Haietako lehenak, Anbrosio Agirrek, sagardoa egiten zuen. Hari egozten zioten delitua izan zen milizianoak bere baserrian egon zirela.Gero, trenbideetako hiru langile atxilotu zituzten, Jose Garaikoetxea, Ricardo Zangitu eta Rufino Akizu. Lantegi batean Tomas eta Idelfonso Iñarra anaiak eta azkena, okina, Felipe Garmendia.
Felipe, herriko jauntxo batek askatzen zuen bitartean, beste seiak Paris Gainera fusilatzera eraman zituzten. Tomas, Idelfonso, Rufino, Ricardo eta Jose fusilatu egin zituzten, Anbrosiok ihes egitea lortu zuen.
Gerra ostean osintxuarrak hilobitik atera zituztela esaten digute. Beste bi pertsonak desagerturik daude.
Deskargako hilobian bertan, 75 urte geroago, faxista haiek fusilatu zituztenen azken hondarrak bilatzen hasiak gera Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera; faxista haiek armez egin zuten altxamendua, eta erabili zituzten gezurra, izua eta hilketak Bigarren Errepublikaren aurka.
Euskal Herriko EgiarenBatzordea
Jose Los Arcos Fernandez koronelak, Julio Perez Salas komandanteak eta Tejero kapitainak, orduko buruzagi frankistak, zazpi pertsona zibil hil zituzten. Inork ez dieeskatu inoiz erantzukizunik,egin zituzten krimenengatik. Ordua da Euskal Herriko Egiaren Batzordea abian jartzeko, gertatu zen guztia ikertu eta argitaratu dezan.
Lurra zulatu nahi dut zu aurkitu arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu