Manifestazioan gertatutakoaz

Bea. Jon
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Urriaren 2ko manifestazioaren inguruan sortutako ika-mika ez da egindako aldarrikapen edo errebindikazioen ondorioz izan. Gainera, ulertu beharko luke edonork adierazpen askatasuna ukatzen zaionak eskubide hori erabiltzeko gosea izatea edonon (Maria Eugenia Arrizabalagak aitortu duen moduan).

Sortutako ika-mika Adierazi EHk irakurritako agiriagatik izan da. Batzuen kasuan, EAJrenean, ez zaielako egoki iruditu ezer irakurri izana; beste batzuentzat (Aintzane Ezenarrorentzat), adostu gabeko agiria irakurtzeagatik.

Baina gertatua beste gauza bat izan da. Adierazi EHk hitza dedekatua zuenez, eman zaion aukera erabili du, eta zintzo, aurrez eragile guztiekin konpartituz (gezurrik ez, Aintzane, gezurrik ez).

Hemen gertatzen dena beste kontu bat da: EAJko batzuk ekimen baterakoi arrakastatsu guztiak zapuzten dabiltzala, eta Txentxo Jimenez, Aintzane Ezenarro eta Jon Abril ere bai.

Bea.

Kudeatzaile kaskarrak

Totem gehiegi ditugula nago ni. Lurraldetasunarena lehena. Uste dut, oraindik ere jendea erabat berde, erabat single ikusten dut nik; ia-ia nik 12 urte nituenean bezain berdea. Eta geroztik, hainbeste ur pasa da zubipetik, hainbat nahigabe, hainbat porrot...

Politika egingarri diren gauzen kudeaketa da. Eta, jakina, abertzale kontsekuenteenak hain urrun egon dira botere guneetatik, ezen ez baitira gai dugun botere puskak ere kudeatzeko. Zirtzilak kudeatzeko balio dugu, eman dezagun udalerri bat, eta askotan inork baino hobeki egiten ere badakigu, baina, ai! eskualde bat baldin bada, edo gure eskemetatik ateratzen den gauzaren bat, hor gelditzen gara ezintasunaren osinean gatibu.

Ikasten ere hasi beharko genuke, hasi beharko nuke, baina dakitenengandik, etsaiengandik bada ere. Hor ditugu askotan irakaslerik hoberenak eta.

Jon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.