Merezi izan du

Koldo Aldabe.
2010eko urriaren 6a
00:00
Entzun


San Marko mankomunitatea EAJren, PSEren eta Hamaikabaten esku dago atzotik. Hondakinen kudeaketa zama eta buruhauste izateari utzita negozio bihurtu denean, ezin zen geratu ezkerreko politikak bultzatzen zituztenen esku. Hori gertatu da, ez besterik.

Hondakinen gaikako bilketa, konpostatzea, atez ateko sistema... mehatxu larria ziren dena sutan erre eta dirua egin nahi dutenentzat, kostu humano eta ekologikoak gorabehera.

Baina ezkerreko ikuspegitik, ez dago porrotzat hartzerik oraingo egoera. Hiru urte nahikoa izan dira bestelako eredu bat martxan jartzeko, hura probatzeko eta haren balio handia erakusteko. Atez ateko sistema martxan jarri dutenek globaletik lokalera pentsatu eta lokaletik globalera erantzun dute, emaitza ikusgarriekin. Hori ezingo dute erre errauste plantan. Etorkizuneko biderako mugarri gisa geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.