Orioko alkateak, zentsura nagusi

Leire Zinkunegi. Orioko Turismo eta Ingurumen batzordeburua
2010eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Laugarren urtea da alkate honek herritarrak kontuan izan gabe bere nahia inposatzen diguna. Adierazpen askatasunaren aurka,herritarron langile diren udaltzain eta kale-garbitzaileak behin eta berriz kartelak eta pankartak kentzera behartzen ditu, beste eginbehar asko albora utziz, herritarren eta langileen arteko harremanak ozpinduz.

2008ko urriaren 23an egindako kulturmahaiak aho batez onartu zuen kartelak eta pankartak jarri eta kentzeko funtzionamendua. Eta behin eta berriz errepikatuagatik ere ez zaigu kasurik egiten.

Alkate hau ez da herrikoia; eragileok elkarren artean eta herritarrekin dugun komunikazioa isilarazi nahi du, herritarrek sortutako ekintzak eta iniziatibakisilarazi nahi ditu. Gazteak isilarazi nahi ditu, Ikastolaisilarazi nahi du, euskaldunon arteko elkartasuna isilarazi nahidu, Euskal Herrian torturatu egiten dela isilarazi nahi du,ekologia isilarazi nahi du... Berak parte hartzen ez duenez, besteei ereparte hartzea murriztu nahi digu, beti berak nahi duena egiteko.

Ez zara gai herritarrekin bilerak egin eta bertan adosten dena errespetatzeko. Zure gehiengoak bakarrik balio dizunez, ez zera denon alkate, eta herriak aski jasan du lau urte hauetan.

Oraingoz zure zentsurarenatzaparretatik, adierazpen askatasunaren xirrikituetatikazaltzen moldatu beharko dugu. Zuk argi erakusten baitiguzu egunetik egunera ez zaudela elkarlanerako prest.

Leire Zinkunegi. Orioko Turismo eta Ingurumen batzordeburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.