Azkenean, Zapaterok Estatuko bi sindikatu eta beste zenbait alderdiren laguntzarekin, besteak beste , EAJren laguntzarekin, langileriaren eskubide laboral eta sozialen aurka zuzen-zuzenean jotzen duen pentsioen erreforma onartu du, «akordio» deritzon makilaje apur batekin. Berriro ere, PSOE eta EAJ botere ekonomikoen, kapitalaren aurrean makurtu dira, beraien irizpideak jarraituz, oraingoan krisiaren aitzakian, langileriari bizkar emanez. Beraien erabakiak azterketa eta txosten interesatu eta partzialetan oinarrituz, datuek, datu objektiboek bestelako analisiak ondorioztatzen dituztenean.
Ikustea besterik ezSegurantza Sozialak 2010ean —krisiaren erdian— 2.383 milioiko superabita izan duela eta 62.000 milioi euro daudela erreserba funtsean. Ikustea besterik ez, pentsionista kopurua gora doan neurrian, haien ordainketara bideratzen den diruak BPGan duen eraginak, ez duela portzentaje berean gora egiten: 1995ean, 6,96 milioi pentsiodun zeuden, eta BPGaren %8,3ko gastua zen, eta 2008an 8,39 milioi pentsiodunekin, BPGaren%7,8. Beraz, noren eskuetan geratzen da aberastasuna? Nora eta nola bideratzen da aberastasuna?
Kapitalaren defendatzaile sutsuek urteak daramatzate pentsioen inguruko aurreikuspen katastrofistak egiten, azken hamarkada hauetan produktibitateak besteak beste teknologiei eskerizan duen gorakada izugarria kontuan hartu gabe. Gaur egun, langile gutxiagorekin aberastasun handiagoa lortzen da. Arazoa aberastasun horren banaketan datza.
Eta, bitartean, katastrofismoa defenditzen duten horiek ez dute arazorik diru publikoaren milioika euro desgrabazioen bidez xahutzeko, errenta altuagoek ordain ditzaketen pentsio sistema pribatuak denon artean subentzionatzeko.
Batez besteko pentsio kontributiboak ere pobrezia atalase-mailatik behera ditugu, EAEn 973 ? eta Nafarroan 888 ?Nola iritsi hilabete bukaerara? Benetan, adarjotze ikaragarria egin nahi digutena! Gainera, ez daukate inongo lotsarik, eta esaten digute gure onerako dela. Bien bitartean, herritar xumeak prekarietatearen atzaparretan murgilduta dauden langileak merkatu neoliberalaren zurrunbilotik ihes egin ezinean dabiltza. Mobilizatu ezinik! Patronalaren eta banketxeen hipoteken txantajearenesklabo, iraupenaren lasterketan.
Pentsioak ez ditugu gastu bezala hartu behar, baizik eta ekonomia produktiboa, enplegua bultzatzeko, dinamizatzeko tresna gisa. Sistema publikoa ez da zama gisa kontsideratu behar, baizik eta herritarrei duintasuna bermatzeko tresna bezala. Eskubidea eta ez karitatea. Inbertsioa eta ez gastua. Unibertsala eta ez pribilegioa.
Zalantzarik gabe, gai garrantzitsua, oso garrantzitsua eta sentibera herritarrontzat. Hainbatek hainbeste aldarrikatzen duten, eta hainbat agintariri ahoa betetzen zaienean, politika egiteko bestelako kultura delakoa, praktikara eramateko modukoa. Demokrazia zuzena praktikan jarriz, herritarrei ahotsa emanez eta entzunez. Badaude hamaika argudio baita legezko bitartekoak ere pentsioen inguruan Erreferenduma praktikara eramateko. Zeren hemen bai alderdiek eta bai sindikatuek tentazioa izaten dute, herritarren ordezkaritza hartu eta herritarren izenean negoziatzeko, jakin gabe herritarrek zer pentsatzen duten, eta sarritan herritarren nahiak eta beharrak manipulatuz; eta nola ez, baita herritarrak salduz ere berriki CCOOk eta UGTk egin duten bezala, PSOErekin eta beraien laguntzaileak diren EAJrekin batera. Erantzukizunaren izenean, herritarrok eta beste alderdiok arduragabe hutsak izango bagina bezala eta pentsatzeko gaitasunik izango ez bagenu bezala.
Horregatik bakarrik bada ere, merezi du, eta bada garaia beste guztiok eskubide laboral eta sozialen murrizketen aurrean, elkarrekin, tinko aurre egiteko bitartekoak garatzeko, exijitzeko eta praktikara eramateko. Besteak beste Erreferenduma aldarrikatzeko, argi eta ozen adierazteko ez dugula inoren beharrik gure iritziak azaltzeko eta argudiatzeko eta aski dela adarra jotzeaz!
Pentsioak. Galdeketa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu