Anjel Lertxundik irabazi du Espainiako Saiakera Saria, literaturaz eta beste zenbait gaiz gogoeta eginez osatutako Eskarmentuaren paperak lanarengatik. Zorionak, Anjel, hori eta gehiago ere merezi duzu eta. Baina... bai baina bat bai baitago hemen ere. Izan ere, gure idazle ezagunetakoa dena Espainian nola tratatzen duten ikustea etsigarria da; edo gure idazlea delako tratatzen dute horrela?
Hauxe dio EFEk: «Anjel Lertxundi (Orio, Guipúzcoa, 1948) ha escrito casi toda su obra en euskera y, aunque está especializado en literatura infantil y juvenil, también ha publicado novelas, relatos y ensayos». Europa Press zuzenago dabil: «Anjel Lertxundi (Orio, Guipúzcoa, 1948) es escritor, crítico literario, periodista y guionista de televisión. Su producción abarca géneros literarios como la literatura infantil y juvenil, la narración, el ensayo o la poesía generalmente escritos en euskera».
Harrigarria El País eta El Mundo -bereziki lehena, egunkari horretako kolaboratzaile ere badenez-, batetik, oso berandu ibili izana berria edizio elektronikoan sartzeko orduan, eta, bestetik, azalean oso azaleko aipamena egitea lehenak eta batere ez bigarrenak (kultura orrietan bakarrik), saria eurena baita, erran nahi baita Espainiako Saiakera Sari nagusia dela.
Iñaki.
Saria eta ezjakintasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu