Geroz eta zaharrago garenok geroz eta garbiago dugu: herriaren motor garrantzitsuena (ez bakarra) elikatzen jarraitu behar da, gazteria zaindu eta mimatu egin behar da. Inor ez badugu, geure burua zaintzen eta mimatzen ikasi beharko dugu.
Orain, bada euskaldun batek segundoro izan behar duen ezaugarri bat: zuhurtzia. Edonon, edozein delarik ere jarduera. Hauek badakite zertan ari diren, ia dena dute kontrolpean. Ez gaitezen inozoak izan. Gure burmuina kontrolatzea eragozten badiegu, irabaziko dugu, baina garbi izan borroka asko barnebiltzen dituen borroka bat dela hau, eta etsaiak ez dabiltzala gure mesedetan.
Hierarkiak horixe duelako: «Gu gainean egoteko, norbait azpian izan behar dugu; edo norbait azpian izateko gu gailendu egin behar gara». Gure hizkuntza, herria, kultura eta abar daude jokoan, ez norberaren interesak.
Neu.
Marlaska oztopo nagusia
Argi dago Grande Marlaska epaileak oztopo guztiak jarriko dituela bakerako ireki berri den bide zail honetan, aurreko bake prozesuan egin zuen bezalaxe. Ekintza hauek adierazten dute bide onetik goazela, eta estatuak ez dakiela biolentzia besterik erabiltzen. Nire gaitzespen handiena indarkeriazko ekintza hauei.Animo, gazteak!!
Mononoke.