Tea Saharan

Koldo Aldabe.
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun


Garratza izaten dirau teak Saharan. Nazio Batuek Mendebaldeko Sahararentzako izendatutako ordezkari Christopher Ross eskualdeko gobernuekin eta Polisarioarekin batzartu eta etxera bidean zela, Marokoko poliziek hamalau urteko saharar nerabea hil zuten tiroz, eta beste bost gazte balaz zauritu zituzten.

Berdin dio hilketa Marokoko Gobernua eta Fronte Polisarioa azaroaren hasieran biltzekoak direnean izatea. Nazio Batuentzat, gertakari soil da Elgarhi Naiem Foidal gaztearen hilketa eta haren gorpua leku sekretu batean lurperatzea, bost zaurituetako hiruren desagertzea -poliziek eraman egin dituzte-.

Europa ere isilik dago, auzia Nazio Batuek kudeatu behar ei du eta. Eta Espainiako Atzerri ministro kargua utzi berriak auzia konpondu gabe erretiratu behar izatea deitoratu du.

Ulertzekoa da zergatik deitzen dioten Marokori Magrebeko Israel.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.