Telesfororen oroitzapenetan

J. L. Alvarez Enparantza 'Txillardegi'
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Telesforo Monzón, Bergara-ko Olaso dorrean jaio zen 1904ko abenduaren 7an.

1928-1929 urteetan, Madrilera joan zen lege-gizonaren ikasketak egitera. Berak aitortu izan duenez, ikasle txarra izan zen. Ordurako Euskal Herriarekiko kezka zeraman iltzaturiketa honek ez zion batere lagundu Madrileko ikasketak ongi egiteko.

1930ean euskara hobeki menderatu nahi zuen, eta horretarako Urkizu-ko baserri batera joan zen. Han hilabete batzuk eman zituen euskaraz ikasten.

Eta 1931n gauza izan zen artikuluak eta hitzaldiak euskaraz emateko.

1933an PNVko diputatu aukeratu zuten.

1936ko urriaren 7an, lehenengo Eusko Jaurlaritzan partaide izan zen; Jose Antonio Agirre-rekin eta gainerakoekin (Barne Ministroa izan zen).

Espainiako gerra amaitzean, Mexicora aldegin zuen, Alsina ontzi famatuan. Han Niceto Alcala Zamora, espainiar Errepublikako Presidentearekin topo egin zuen; eta Alsina ontzian iritsi zen Mexicora.

Mexicoko deserrialdian, bi poema liburu idatzi zituen: Urrundik 1945ean eta Gudarien egiñak 1947an.

Telesforo Mexicotik itzultzean, bere eginbeharretara itzuli zen.

1946an, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Gurs-en zeuden euskal deportatuak bisitatzera joan zen.

1953an, hartu ziren erabakiak kaltegarri zirelakoan,dimisioa eman zuen Eusko Jaurlaritzan.

1960tik aurrera, Telesforo hurbildu zen ETAra; eta jarrera horretan egon zen ondoko urteetan.

Handik urte batzutara, 1969an, Anai Artea sortuzuen Piarres Larzabalapezarekin (Zoko erretora urte askotan izana) eta Angel Arregi, Anai Arte-ko sekretarioarekin.

1979an, bigarren aldiz diputatua izan zen (oraingoan H.B.ren izenean).

Horretatik aurrera, Telesfororen kondaira ezaguna da. Eta artikulu labur honetan, xehetasunetan sartzerik ez daukat. Barka nazazue.

TelesforoMonzon Baionako ospitalean hil zen, 1981eko martxoaren 9an.

Telesforo eredu bat izan da abertzaleontzat. Olaso dorre ederretik zeharo hurbildu zen orduko gazteetara.Pausu ausart hau gutxikeman dute. Jatorrizko mundutik, herri xehearekin bat egin arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.