Gobernuak gastatzen du gure banku-kontuetan zenbakiak aldatuz. Hori gizarte segurantzari ere aplikatzen zaio (http://moslerforsenate.com/wp-content/uploads/2010/ 06/7DIF.pdf). Esaten zaigunaren kontra, ez dago inolako mugapenik gobernuaren trebetasunean gizarte segurantzako ordainketak egiteko. Ez du axola zer-nolako zenbakiak dauden gizarte segurantzako funts-kontuetan, zeren funts hori gordetako dokumentua besterik ez da.
Gizarte segurantzako ordainketak gauzatzeko garaia iristen denean, Gobernuak egin behar duen bakarra onuradunaren kontuetan zenbakiak gorantz aldatzea da, eta gero funts kontuetan zenbakiak beherantz aldatzea, egin duenaren aztarna uzteko.
Eztabaida handia hauxe da: gizarte segurantza pribatizatu behar den ala ez. Eztabaida osoak ez dauka zentzurik. Ikus dezagun zer esan nahi duen gizarte segurantzak eta zer-nolako eragina daukan pribatizazio horrek ekonomian eta norberaren egoeran, gizabanako gisa.
Pribatizazioaren ideiaren atzean honelako iritziak daude: a) Gizarte segurantzako zerga eta mozkinak murriztuak dira; b) Zergen murrizketaren kopurua salgaiaren parte bat erosteko erabiltzen da; c) Gobernuak zergatan gutxiago bereganatzen duenez, aurrekontu defizita kopuru horretan handituko da, hortaz gobernuak Altxor Publikoko titulu gehiago saldu behar du, hori ordaintzearren. Hitz arruntetan: 1) Hilero zure alokairutik gutxiago kenduko zaizugizarte segurantzarako; 2) Kendu ez dizutelako, funts gehiago izango duzu salgaiak erosteko; 3) Geroago, jubilatzerakoan, gizarte segurantzako ordainketa pixka bat gutxiago eskuratuko duzu; eta 4) Salgaien jabe izango zara, uko egiten diezun gizarte segurantzako ordainketek baino gehiago balio duten salgaiak.
Plan horren aldekoek esaten dutenez, defizita denbora bateko gehitzen da, baina gizarte segurantzako ordainketetan lorturiko aurrezkiek hori konpontzen dute, eta salgai-merkatura joaten diren ordainketek ekonomiari lagunduko diote hazteko eta hobetzeko.
Plan horren aurka daudenek esaten dute salgai-merkatuan oso arriskutsua dela hori egitea eta, etsenplu gisa, (AEBetan) 2008an egondako beherapen handia aipatzen dute. Baldin eta jendeak salgai-merkatuan erosteko ahalmena galtzen badu, gobernua behartua izango da gizarte segurantzako ordainketak handitzera, jubilatuak pobrezia mailatik aldentzearren. Beraz, ez badugu nahi gure adinekoen portzentaje handi bat pobrezia mailaren azpitik erortzeko arriskuan egotea, gobernuak hartu behar du bere gain arrisku hori guztia.
Bi jarrerak oso oker daude, mikro-maila baitute aztergai, gizarte segurantzako partaide indibidualari dagokiona. Kontua, aldiz, makromailari dagokio, populazio osoari.
Ulertzeko zer dagoen txarto makro-mailan, lehendabizi ulertu behar da gizarte segurantzan parte hartzea funtzionalki gobernu-bono bat erostea bezalakoa dela. Izan ere, gaur egungo gizarte segurantzako programarekin, orain gobernuari zeure dirua ematen diozu, beranduago berak diru hori atzera emateko. Horixe da, hain zuzen ere, gertatzen dena gobernu-bono bat erostean. Gobernuari orain zeure dirua ematen diozu eta beranduago zure dirua gehi interes bat eskuratzen dituzu. Interesaren kontua kenduta, bi fenomenoak berdintsuak dira.
Pribatizazio proposamenarekin, gobernuak gizarte segurantzako ordainketak murriztuko ditu eta enplegatuek beren dirua salgai-merkatuan jarriko dute. Baina Altxor Publikoak titulu gehiago jaulki eta saldu behar du, murriztutako errentak estaltzeko. Enplegatuek salgaia erosten dutenean, beste pertsona batengandik erosten dute. Beraz, salgaiakeskuz aldatzen dira. Ez da diru gehiago sartu ekonomian. Eta salgaiak saldu dituen jendeak, orduan, salmentatik datorren dirua du, zeina gobernu-bonoak erosten dituen dirua baita. Beraz, ikuspuntu makroekonomiko batetik, gertatu den guztia hauxe izan da: salgai batzuek eskuz aldatu dute, baita bono batzuek ere. Hortaz, horrek guztiak ez du izango inolako eraginik ekonomian.
Kontua okerragoa da. Generazioen arteko istorioak honela dio: arazoa da hemendik 30 urtera jende jubilatu askoz gehiago egongo dela eta proportzionalki langile gutxiago (zeina egia den!), eta gizarte segurantzako funts dirurik gabe geratuko da. Hortaz, arazoa konpontzeko, modu bat lortu behar dugu zaharrei diru nahikoa emateko, beraiek behar izango dituzten salgai eta zerbitzuak ordaintzearren.
(Ustea da langile gutxiagoko eta jubilatu gehiagoko benetako arazoa konpondu daitekeela segurtatzen baldin bada jubilatuek funts nahikoa edukitzea beraiek nahi dutena erosteko.)
Arazo erreala hauxe da: baldin eta gainontzeko langileak ez badira nahiko emankorrak, salgaien eta zerbitzuen gabezia orokorra egongo da. Diru gehiago edukitzeak soilik prezioak altxaraziko ditu, ez ondasun eta zerbitzu gehiago ekoiztea.
Istorio nagusia gehiago okertzen da hauxe gehitzen dutenean: Hortaz, gobernuak gaur gastuak moztu behar ditu edo zergak handitu, biharko gastuetarako funtsak metatzeko. Hori guztia barregarria da.
Izan ere, badakigu gobernuak gastatzen duela gure banku-kontuetan zenbakiak goratuz. Eta zergapetzen du gure banku-kontuetan zenbakiak jaitsiz. Eta zergak handitzeak gure gastatzeko ahalmena gutxitzea esan nahi du, ez gobernuari ezer ematea gastatzearren. (Egia da gastua oso altua baldin bada, ekonomia gehiegi berotzen dela).
Diru-sistemak nola funtzionatzen duen ez jakitea da funtsezko arazo nagusia (ikus http://agonist. org/bolo/20100426/modern_monetary_theory_an_overview). Ekitate soziala eta litekeen inflazioa dira arazoak baina inoiz ez gobernuaren solbentzia. Baldin eta helburua bada zaharrek edozein denboratan errenta gehiago edukitzea, irtenbidea oso sinplea da. Benetako galdera hauxe da: zein kontsumo-maila hornitu nahi dugu gure zaharrentzat? Zenbat esleitu nahi diegu jateko? Zenbat jantzietarako? Elektrizitaterako? Gasolinarako? Zenbat etxerako? Osasun-zerbitzuetarako?
Horiek dira benetako arazoak, eta, noski, zaharrei ondasun eta zerbitzu horietatik gehiago emateak esan nahi du gutxiago daukagula guretzat. Zaharrei esleitzen dizkiegun ondasun eta zerbitzuen kopuruak dira guretzako benetako kostua, ez ordainketak, zeren azken horiek banku-kontuetan zenbakiak besterik ez baitira.
Politikariak etorkizunaz benetan arduratuta egongo balira, helburu horretarako baliagarriagoa den heziketa mota sustatuko lukete. Baina sistema monetarioa zertan datzan ulertzen ez dutenez, ondorioz, gizarte segurantzaren inguruko gezurrek zutik diraute. Noiz arte?
Zenbait gezur gizarte segurantzari buruz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu