Azaroak 12, 13:45, motoan noa Itziar aldetik Zumaiara, eta Arroara iritsi aurretik, dena ondo zihoan, baina orduan dena hankazgora jarri zitzaidan. Gaur egun Bonbazazkueko Kruzea esaten diogun lekura iristear nengoela, Azpeitia aldetik zetorren kamioi batek Itziar alderanzko bidea hartuz, erdira irten eta erdian, berari dagokion lekuan gelditu zen, Itziarrera bidean zihoan norbait pasa bitartean.
Honaino dena ondo, baina, kamioiaren parean nintzenean nire aurrean auto bat gurutzatu zitzaidan Azpeitira edo Zestoara bidean, nik bozina-hotsarekin erantzun nion momentuz aurrera begiratzeko arreta apur bat galduz. Berehala, furgoneta batek autoak eginiko gauza bera egin zuen, eta ni konturatzerako gainean nuen. Belaunean jo ninduen, baina oraindik ez dakit nola ez nintzen lurrera erori. Ez nuen
asko espero, bi ibilgailuk, nire aurrean eta bata bestearen atzetik, Stop seinalea ez errespetatuz nire bidea eta ni bertan nintzela gainditzea. Leku horretan maiz gertatzen dira horrelakoak. Azken hamarkadatan ez du ia hobekuntzarik jaso, zementu fabrikaren harresia kentzea izan ezik. Behar gutxiago duen hainbat bidegurutzetan egiten dituzte errotondak, eta beraz, hemen zergatik ez?Nori dagokio bidegurutze horri behingoz irtenbide egoki bat ematea? Zestoako Udalak ez dauka ezer esatekorik? Zestoako Udalak badauzka bi puntu beltz bere barrutian: Arroa beheko hau eta Iraetakoa. Diputazioa eta Zestoako Udala bertan hildakoak gertatu zain egongo dira, eta halere zalantzak ditut, gure zergak zintzoki ordaintzen ditugun herritar xumeon bizitzak zipitzik ere balio ote duen.
Joxe Agirre. Zumaia.
Zestoako bidegurutzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu