Zinebi

Leire Alvarez
2010eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Zinebiaren 52. aldia jada amaituta, Zinebi Express, film labur bat 72 ordutan egiteko lehiaketaren inguruan iruzkin bat egin nahiko nuke. Bertan parte hartu nuen, eta gure lana Bilboko Zabalgunean proiektatzeko aukeratuzuten, gainerako finalistekin batera.

Egun horretan, harrituta geratu ginen gure film laburra hasi eta hamar segundora irudia gelditu eta audioak jarraitzen zuela ikustean; laburra kendu zuten eta amaieran jarriko zutela pentsatu genuen, baina ez zen hala izan. Behin proiekzioa amaituta, teknikariarengana jo nuen galdezka, baina esan zidan gauza bakarra «DVDa oker dago» izan zen. Nire galdera: ez al dituzte DVDak konprobatzen? Beste talde bati antzekoa gertatu zitzaion: haien DVDa oker zegoela esan zieten, eta beste bat eramateko esan ere; halaxe egin zuten, baina azkenean ez zuten proiektatu.

Eta hau ez da lehenengo aldia. Aurreko urteetan ere, txarto proiektatutako lanak egon ziren, bai irudiaren bai audioaren aldetik, edo proiektatu gabeak, zuzenean. Pena handia ematen dit Zinebi bezalako festibal batean horrelako gauzak gertatzea, festibal internazionala eta hain ibilbide luzekoa izanda. Zinebi Express, gainera, zinegile berrientzako euskarri ezin hobea da, hain denbora gutxian egindako lana, eskatzen duen esfortzuarekin proiektatuta ikustea guretzat benetako garaipena delako, jendeak ikusteko aukera ematen baitu. Benetan espero dut hurrengo urteetan horrelakoak ez gertatzea, gertaera hauek hain garrantzitsua den festibal honen ospea zikintzen baitute.

Leire Alvarez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.