Zuzeneko erditze saioa

Koldo Aldabe.
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun


Meatzariz erditu da lurra Txilen. Zuzenean kontatu digute mundu osotik bertaratutako hedabideek, eta gaur ere izango da zer kontatu.

Alde informatibotik interesa baduela ezin ukatu. Baina kontatu den moduak badu alderik, abuztuaren 5ean lan egiten zuten meategian harrapatuta geratu ziren 33 lagunen kasua ez baita lurrikara baten ostean hondakinetatik bizirik ateratakoena bezalakoa, ezta zulo beltz ezezagunetan barrena abiatutako espeleologo talde galdu batena bezalakoa ere.

Salbamendu ikusgarri honetan, nahita ahaztu bada ere, meatzarien lan baldintza makurrek eta meategiko segurtasun neurrien gabeziak lurperatu baitzituzten gaur zorionez lurrak itzuli dituen langileak. Ahaztu behar ez dena, gaurtik aurrera ikus-entzule kuoten lehian meatzariak erabili nahiko dituzten hedabideek hala egingo duten arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.