Francisco Camps-ek Pello Errota eta Txirrita ezagutzen dituen, ia kontu segurua da ezetz. Baina, ezjakintasun totalean izanda ere, haien ziri-zopa ezagunenak praktikatzen ari da Valentziako presidente ohia: «Oso dotore» eta hiru traje jantzita agertu da epaiketara, nahiz «bat besterikan» ez zuen.Epaiketako atsedenaldietan, René Girard filosofoaren La Route antique des hommes pervers (Gizaki maltzurren antzinako ibilbidea) irakurtzen omen du, kronikek hala diote. Bertan, Girard traizioaz mintzo da, besteak beste. Filosofoak teorian esandakoak, Camps larrutik nozitzen ari delako izango da. Girard luze mintzo da Job biblikoaz ere. Campsek munduko pazientzia guztia beharko du, Job txipi motz uzterainokoa, pasatzen ari den umilazioa irensteko.
Hartan, burura etorri zait jolas polit bat konpartitzea irakurlearekin: zein liburutan aurkitzen ari ote dira kontsolamendu pitin bat Garzon, Jaume Matas, Urdangarin…
Hitz beste
Asmakizuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu