Hitz beste

Atximurra

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Hegazkinak lur hartu bezain pronto, jaiki, korridore estuan errenkan jarri eta, gainerako bidaiariek bezala, sakelako telefonoa piztu dut neuk ere. Murmurio sarri zerratu batek hartu du hegazkineko barrena, eta nork bere telefonoa belarrian dugula hasi gara irteten, halakoetan ohikoak diren solas nahiko berdinei lotuta: dena ondo joan zaigula, batere gorabeherarik gabeko bidaia izan dela, hegazkina puntuan iritsi dela, nekatuta gaudela baina nahiko ondo. Nire ondoan etorri den emakumeak ez du telefonorik piztu. Ez ote du telefonorik, ez ote du nori deiturik, ez ote du bidaia ondo joan dela inori esateko premiarik. Eskaileratxoak jaitsi ditugu, eta sakabanatzen hasi gara harria bota zaion arbola bateko txoriak bagina bezala. Emakumeak agur esan dit, eta habiatik erori berri den txolarre batena bezalako haren begiradak atximur egin dit: bidaia osoan ez diet aukerarik eman haren hizketan hasteko bizpahiru ahaleginei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.