Amintore Fanfani ez omen zen zinera joaten, ez zuelako ulertzen nola zitekeen pertsonaia bat plano batean bizkarra emanda ikustea (kontra-eremuan), eta hurrengo planoan (eremuan) aurrez aurre. Iragan mendearekin jaioa, ia zinearekin batera, arte berriaren abia segitu ezinik zebilen, eta hori irakurri nuenean, apuntatu egin nuen: ez zen irudi txarra politikarien eta gizartearen arteko harremanez mintzatzeko.
Baina hartan nenbilela, neure burua ikusi dut Fanfaniren egoeran. Ez hainbeste zineari dagokionez —Lumière anaiak baino geroago jaio izanaren bentajak—, baina bai teknologia berrietan.Eginahalak egin arren, beti atzetik eta beti gero eta urrutiago sentitzen naiz, neureganatu ezinik jardun berriak: ordenagailua asmatu aurretik jaiotako baten malura da.
Deabruari nire arima erostea interesatuko balitzaio, Axularrena bezala, Facebook-en egingo genuke zita, in egon nahi nuke eta sareko dinamika berrietan…
Hitz beste
Atzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu