Bismarckek politikagatik esaten zuena esan dezakegu hizkuntzagatik edo literaturagatik ere: aukeren arteak dira. Shakespearek idazteari ekin zionean, ingelesa ez zen gaur ezagutzen dugun hizkuntza: artean, guztiz garatu gabea zegoen literatura egiteko, baina, horrexegatik, aukeren sekulako mantxunga bat zen. Shakespeareren senak pagotxa ikusi zuen beste askok eragozpenak ikusten zituzten tokian -haren garaiko ilustre dezentek latinez idazten zuen-, eta urreak eta distira guztietako txirbilak atera zizkion hizkuntzari. Horixe du, besteak beste, meritu, jenialtasunaren oinarrian sena dago beti. Badira hitzak, espresioak, momentu jakin bat arte existitzen ez direnak, eta bat-batean, ez dakigu nola, bizitza hartzen hasten direnak. Shakespearek ez dakigu nola hori izan zuen ostatu.
Atzokoan, berripaper honek Durangoko nobedadeen berri zekarren. Euskara literarioa ostatu horretan ariko ahal da praktikatzen...
Aukeren artea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu