Kazetaritza auto-propaganda bihurtzen denean, halako eta halako gertakarietan jokatu zuen papera ederretsiz. Kazetaritzak garai ilunetan argi egin ordez, haiek are gehiago iluntzen dituenean. Kazetaritzak guztiz bat egiten duenean botearen gertakari historiko bati buruzko botafumeiro politikoarekin. Kazetaritzak zentzu kritikoa erakutsi ordez, beste aldera begiratzen duenean. Kazetaritzak bizkarra erakusten dionean gertakari jakin batzuei buruzko ikerketari, trapu zikinak kalera ateratzea kaltegarria delakoan. Kazetaritza gertakari batzuen ispilu komenientziazkoa denean. Kazetaritzak ez duenean kuraiarik erregea biluzik dagoela esateko. Kazetaritza hagiografia bihurtzen denean…
Urtero bezala, horrelako asko iradoki didate Tejeroren kolpeari buruzko paper, erreportaje askok. Urtero bezala, hipokresia kolektibo baten susmo txarra berpiztu didate paperok, erreportajeok…
Hitz beste
Auto-turuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu