Azken ordua

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Aiton-amona zaharrak ditu hiru elementu: katarroa, karkaxa eta azken ordua tormentu». Gure esaerako hiru ahuleziak fisikoak dira. Montesquieuk, aldiz, zioen zahartzaroak zimur gehiago sortzen dizkigula buruan, gorputzean baino.

Laster, laurogei urtetik gorakoa izango omen da euskaldunon batez besteko bizi-itxaropena. Albiste pozgarria. Baina beste edozein sasoi bezala, zahartzaroa ere askatasun-ekintza duin baten moduan bizitzea da koska. Zikin jaio ginen; duintasunez hil gaitezela. Ez da diskurtso erraza bere buruaren jabe ez denarentzat, tutuei lotuta bizi denarentzat, obramenduek bereizten dutenarentzat begetaletatik.

Azken ordua, tormentu: bizi-itxaropenaren luzatzearekin batera hasiko ahal da heriotza onaren premiari buruzko debatea ere. Heriotza ona: horrela esanda, espresioak xaloa ematen du. Grezieraz, eu thanatos esaten zaio. Eutanasia, alegia. Tabua ate joka daukagu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.