Basoerdi batzuk hartzera biltzen diren lagunek komunikatu behin eta berriro atzeratua dute mintzagai. Etxeratzerakoan, artean gaia —edo egarria— nonbait agortu ez, eta txikiteroetako batek beste taberna bat seinalatzen du: «E, aizue, azken portu egingo diagu hor!». Tabernan sartzen dira. Azken portu egitearena bota duenarentzat eta espresio hori entzuten dutenarentzat, berria da espresioa. Lehendabiziko aldiz entzuna. Baina bati natural irten zaiona, natural entzun —eta ulertu— dute besteek. Inork ez du ezer galdetu, bakar batek ere ez du harridurarik erakutsi, nahiz ordu arte denek espuela hartuko al dugu? galdetzen zuten.Hizkuntzaren sena manifestatu da baten ahotik, besteen belarrietatik.
Eta basoak eskuetan daudela, lagunetako batekgaldetzen du komunikatu dontsuaren egileek erenoiz egin behar duten azken portu. Elkarri begiratzen diote. Isiltasun erabatekoa egiten da. Basoak jasotzen dituzte.
Hitz beste
Azken portu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu