Bankariak hegazkineko eskailerak igo zituen; orkestra militarra himno nazionala jotzen ari zen. Bankaria agurtzera bildutako jeneralek, ministroek eta gotzainek malkoak zituzten begietan. Urrutirago, aireportuaren inguruko zelaietan, jendetza zegoen oihuka. Langabeziaren biktimak ziren, etxerik gabeak, eskaleak. Denak amorrazio sutsuan zeuden. Bankariak ere amorrazioa zeukan begietan, minduta bere aberriari guztia eman ondoren jendeak itzulitako esker txarrarengatik. Eskerrak han hurbil zeuzkan lagun haien txaloari…
Musika amaitu zenean, bankaria hanka-puntetan jarri zen. Ahotsa loditu, eta lagunak agurtu zituen:
—Salba dadila ahal duena, aio! —esan eta hegazkinean sartu zen.
—Rato, Rato, Rato! —hasi ziren jeneralak, ministroak, gotzainak. Hegazkinak zerurantz hartu zuen. Bankaria indemnizazio kobratu berria kontatzen ari zen.
(René Avilés Fabila-ren istoriotxo baten egokitzapena)
Hitz beste
Bankariarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu