Coetzeren Barbaroen zain nobelan artzain arrunt batzuk bizi dira erresumaren nahiko bazter. Ez dirudite arriskutsuak, ez du ematen beren lanetik bizi beste helbururik dutenik, baina erresumako destakamendu militar ugari dago artzainak bizi diren eremuen mugetan. Badaezpada daude han. Arrunt itxurako artzain haiek mozorrotutako soldaduak balira? Erabakia balute erasoa nola eta non jo? Eragile ezkuturen baten aginduen zain baleude? Torturatu eta itsu utzi duten neska baten egoerakbarbaroei —besteei— buruzko pertzepzioaren aldaketa ekarriko dio destakamenduko magistratu bati.
Coetzeren nobelako tituluak eta gaiak Kavafisen poema ezagunenera garamatza zuzen-zuzen: magistratuak, konturaturik barbaroak ez direla artzain arrunt batzuk baino, Kavafisen poema bukaerako galdera bera egiten dio bere buruari:
«Eta zer izango gara gu orain barbarorik gabe? Barbaroak agian soluzio bat ziren guretzat».
Hitz beste
Barbaroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu