Barrundatzen

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Frantziako grebek eta protestek Europaren eredua omen dute jomuga. Krisi ekonomikoa, erretreta eta langabezia Europak bizi duen gaitz larriaren sintomak omen. Europa politikoa eta soziala diluitzen, ahultzen, disolbatzen ari dela, alegia. Infartuaren arriskuan omen dago, kolesterol-tasa guztiz altuarekin.Inork ez du, ordea, gaixo dagoenik esan nahi; are gutxiago ebakuntza-mahaia seinalatzen. Horixe arazoa. Chevènement-ek dioenean -ez da bakarra-erretreta ez dela Frantziako protesten arrazoi sakonekoa, Europaren beraren krisia -porrota- du kezka.

Ez dakit Mitterand-en ministro ohiak arrazoia duen. Baina krisi ekonomikoa buka dadinean -inoiz bukatzen bada- larri ibili Europa ez ote den krisiaren aurretik baino askoz ere ahulagoa izango. Ekonomikoki. Baina, batez ere, politikoki eta sozialki.

Bitartean, jarri belarriak eta hasi 68ko maiatzekoak baino handiagoak izan litezkeen zalapartak barrundatzen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.