Errusiaren orbitako lurraldeetan komunismoaerori berri,Poznan-en, ostatu hartu nuen hotelaren ondoan, bazen basotxo bitxi bat: goizero, merkatu beltz bat zabaltzen zuten bertan. Errusiatik ihes egindako hainbat militarrek beren ejertzitoarilapurtutako trepetak saltzen zituzten: pistolak, botak eta longainak, bazokaren bat, gauez ikusteko prismatikoak…Halaber, salgai zituzten, nahiko merke, nazio askotako pasaporte faltsuak ere. Aski zenuen argazkitxo bat eta diru poxina italiarra bihurtzeko, nederlandarra izateko, txekiarra zinela amesteko. Eskua sartu nuen patrikan pasaportea ukitzeko. Beste pasaporte baten jabe ere egitea otu zitzaidan. Hartan nengoela, poliziaren sarekada baten abisua izan zuten merkatariek, eta di-da batean jaso zuten dena. Biharamun goizean, maletak egiteko orduan, merkatua ikusi nuen berriro hoteleko leihotik.
Atzean utzitako pasaporteen nostalgiaz egin nuen itzulerako hegaldia.
Hitz beste
Basotxoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu