Hitz beste

Bazen ordu!

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Zinez zaila behar du hiru erakunderen adostasuna biltzea proiektu polemiko batean, baina azkenean lortu dute akordioa, bai edukiari dagokionez, baita formetan ere. Ez dute oraindik publiko egin, baina iturri onetik dator albistea: Donostiako Tabakalera izango da, azkenean, autobusen geltokia. Eta Tabakaleraren hasierako asmoa arte garaikideen bordatxoa izatea baitzen, hiru erakundeak bat datoz horren irtenbide guztiz ekonomikoan ere: autobusak eroso kabitzeko eraikuntza zeharo hustu beharko denez, Oteizaren kutxa metafisiko erraldoi baten antza hartuko du geltokiak. Horrela, egunero bertatik pasatuko diren ehunka bidaiarik oriotarraren arte metafisikoa gozatzeko pagotxa izango dute, jatorrizko proiektuak inoiz amestu ez zuen proiekzio publiko bat bermatuz. Bi txori hiru eskopetekin zorroratzea deitzen zaio jokaldiari.

Agintariek iñuxentetzat hartzen omen gaituzte. Ez beti: Tabakalera izango da horren lekuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.