Zure buruan ez bada argi askorik sartzen; ez baldin bazara zer dagoen ondo eta zer gaizki juzgatzeko gai; bere iritzi propiorik ez duen gajo motz bat baldin bazaitugu, zu lasai: talde politiko batzuetan (ez ahal da izango guztietan!) kriskitinka hartuko zaituzte. Printzipiorik edo iritzirik ez duzula? Ez da arazo. Talde politikoak erruz emango dizu batetik zien bestetik. Talde politikoak zehaztuko dizu zer esan behar duzun krisiaz, kondoiaz, Iberdrolako eraikin berriaz, berdelaren kanpainaz eta sardinaren erreketaz…Aaa! diotenei zuk beee! erantzutea, horretan datza konpromiso politikoa.
Valentziako gertakariak zer bide hartzen ari diren ikusita, popularrek e-mail bana banatu diete beren kargu guztiei bee! esanekoen zerrenda batekin. Argumentarioa deitzen diote, eta, ondo begiratuz gero, abantaila handi bat dauka praktika gero eta zabalduago horrek: nork bere kabuz pentsatzeko bizio lotsagarria sendatzen du.
Hitz beste
Beee!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu