Berripapera zabaldu, eta Joserra Garziak erakutsi zidan ez nintzela behazuna irakiten zeukan bakarra: ez, ez dago eskubiderik Leteren eskaintza ugaria azpimarratu nahi, eta haren neurri demokratikoa lehenestea. Ondo ezagutu nuen Xabierren ezpal demokratikoa. Pitzadurarik gabea zen. Eta ziri bat bezain zorrotza. Geruza politikoa baino harago, dimentsio etikoan zuen oinarri. Baina ez, ezin dira haren merituak arrago horrekin berdindu.
Balio demokratikoetan ere eredugarri izan zen Xabier, horixe egia.Baina haren ezpal demokratikoa azpimarratu duena entzun egin nahi nuke gaztelaniaz diharduen poeta on baten heriotzan haren ezpal demokratikoa lehenesten, eta bide batez -deskuiduan bezala-, haren eremu kulturala eta linguistikoa berrogeialdian jartzen.
Ematen baitu hori azpimarratzen duena beste zerbait ari zaigula esaten: euskararen eremua ez da demokratikoa, baina begira, begira Leteren ereduari...
HITZ BESTE
Begira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu