Hitz beste. Anjel Lertxundi

Begirada

2010eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Idazleok asko jarduten dugu errealitateaz, gure egitekoa omen da gertatzen dena kontatzea. Asuntoaz jardutea, bai hurbilekoaz, bai orokorraz. Errealitatearen ertz ugariak harrapatu, errealitatearen zoko ilunenetan argi egin, errealitatea islatu. Hori esaten dugu behintzat. Saul Bellowen gutun bateko aipuaren ur hotzak brastakoan esnatu nau eta zein lañoa naizen ikustarazi:

«Nobelagileek (baita poetek ere) beti jakintzat eman dute badakitela inguruko errealitatea deskribatzen.Zein uste oker patetikoa! Zelako harrokeria! Munduak gainditu egin gaitu eta proportzio astronomikoetan derrotatu gaitu. Ezin dugu izan haren galgan egoteko esperantzarik. Idazleen imajinazioak ez du sekula lortuko hogeigarren mendeko historia politikoaren perbertsio maila».

Ados. Baina eranskintxo bat egingo nioke Bellowi: idazleok ez gara perbertsioaren lekuko soil. Bagara parte ere.Hortik abiatu gabe, gure begiradak balio gutxi…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.