Hitz beste

Begiradak

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Eskolaren osagarri pertsonal nagusiak —ikasle jendea eta irakasleak— kalean, ez ohiko orduetan. Bizikletak, korrikaldiak, paseoak. Terrazak, beteta; kafetxoa goiz erdian. Eguzkia, bete-betean. Zeruan, urdina nagusi, eta, itsasoa gozatzeko aukera dugunontzat, itsasoa ere halatsu: urdin-urdin. Kresalaren usaina eta akazia loratu berriena, giroan: biak batera, baina ez nahasita.

Irakurtzen ari nintzen liburua itxi, eta hara eta hona dabilzkit begiak. Instantearen poza eta kolorea begien kolpe azkarrekin bizi eta artxibatu nahia. Zer gehiago behar da zoriontsua izateko?

Eta, hartan nengoela, patinean abia bizian zetorren mutiko batek hanka batez kolpe lehor-lehorra eman dio tramankuluaren puntari, eta neska baten ondoan geratu da. Haien begiradek nabarmena dute asko esateko daukatela elkarri. Mutilari ez zaio, ordea, kexua baino atera:

—Jo, oraindik ez naun etxeko-lanak egiten hasi. Hi?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.