Hitz beste

Belaunaldi errukarria

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Egunkaria kasuko inputatuak, infernuko beste geltoki batean, egun batean tunel beltzetik aterako dituen trenaren zain. Kaltea egin eta gero —Kaltea iacta est!—, Luis del Olmoren bidegabekeria biluzik gelditu zen. Estatuak eta hiritarrek ez zuten, ordea, beharrezko gihar demokratikorik erakutsi, eskatuz eta exijituz kalte-ordainak, eskatuz eta exijituz akusazio partikularraren erantzukizuna. Oraingo geltokian Dignidad y Justiciaerretiratu dute, baina kontu formal bategatik. Nonbait, aurreko geltokian protagonizatutako jazarpena ez zen izan nahiko kausa kasutik apartatzeko. Gertatzen ari dena ulertu nahi dut, baina burura etortzen zaizkidan deskribapen leunenek justizia iraindu izana ekarriko lidakete.

Esku artean daukadan lanak Talmud-era eraman nau. Hango esaldi batek zehaztu dit adierazi ezinik nenbilena:

Ai, belaunaldi benetan errukarria, epaituak izatea merezi duten epaileak dituena!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.