Bi perla
Urliak galdetzen dio berendiari zertan ari den, eta berendiak: «Hementxe, motel, gorriak emandako beltza zuritzen». Irakurle, ez duzu esaldia ulertu? Neuri ere gauza bera gertatu zitzaidan harik eta esaldiaren esanahia argitu zidaten arte. Tori, bada, kode sekretu baten itxura guztiak dituen esaldia ulertzeko giltza: gorria, tabakoa da, eta bi lagunak banketxe batean daude. Tabakoaren kontrabandoarekin irabazitako diru beltza legeztatu nahi luke berendiak. Eta urliak galdetzen diolarik diru asko egin duen, berendiak: «Motel, motel, gurean dirua? Juizioa baino gehiago!».
Eta hara non gure hizkuntzaren senak (eta kontrabandoak) emandako bi perla eder horiek bete-betean argitzen dituzten egoera ekonomikoaren bi ardatz: batetik, bizi izan dugun apar ekonomiko eroa, diru errazugariarekin juizioa itsutzerainokoa; bestetik, ekonomia ezkutuak hartu duen garrantzia krisiari eustekoorduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu