Hitz beste

Bidean

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Gernikako Akordioaren sinatzaileek joan den asteburuan biktimen auziaz egindako deklarazioak adostasun-desadostasunen abaniko handia zabaldu du. Espero izatekoak ziren txaloak eta txistuak: ez dago gertatutakoaren sentimendu kolektibo eta pertsonal bakarra, ez dago gertatutakoari buruzko kontakizun bakarra ere. Errekondok esan berri du: «Ez zuen hildako bakar bat egon behar». Baina urruti ikusten da bakar bat ere onartezina zela aitortzeko plaza.

Orain trantzea da, gainera, borroka armatuaren bukaerak behin eta berriro atzeratzen ari ginen debate benetakoaren aurrean jarri gaituela: etorkizunarenean. Saihestu egiten genuen. Aurrean daukagu. Ez dago, ordea, zulotik aterako gaituen proiektu bakarra; ez dago etorkizunari ekiteko formula bakarra, ez magikoa ez bestelakoa.

Václav Havel hil berriak Txekiagatik zioena: ez dago aniztasuna onartu eta etorkizuna joko demokratikoan eraikitzeko borondatea beste kohesio-modurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.