Biluzik, flamendarrak eta waloiak, denok berdinak gara!», zioten Ganteseko ikasleek, arropa kendu eta muskuluak bistan uzten zituzten bitartean. Patata Frijituen Iraultza deitu diote errebolta bitxiari, patata frijitua platera nazionala baita. Muskuluak ere bai. Politikarien errekor baten kontra protestatzen zuten ikasleek: atzotik, belgikarrak dira munduan denbora gehien daramatenak gobernurik gabe.
Posible da estatu batek ia urtebete egitea gobernurik gabe? Belgika ez da desagertu. Eta ez desagertzeaz gainera, gobernurik gabeko lurralde horren bihotzean, Brusela hiriburuan, Europa guztia gobernatzen duen burokrazia erraldoiaren ipurdia dago eserita. Lurralde txiki desgobernatu baten erdi-erdian, Europa bere buruaren gobernua hobetzen ari da politikariek dakiten bide bakarretik: burokrazia gizenduz eta gizenduz.
Ez didazue esango ez denik irakasbide polita, punta zorrozteko modukoa…
Hitz beste
Biluzik, gizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu