Onintza Enbeita.
BIRA

Amorrua

2021eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Iritsi zait mezua. Azkenean. Aspaldi iragarri zuten nire adinekoak txertatzen hasiko zirela. COVID-19aren kontrako txertoaz ari naiz, noski. Besterik ba ote dagoen ere zalantzan nago egun. Positibo izan garenok itxaron egin behar dugula esplikatu ziguten, eta gure urteko jendea orrazkadak jasotzen aldran ari zenean, orain bezain lasai egon nintzen. Lasai hartu ditut beti osasunarekiko gauzak. Tokatzen den deskantsua eman diot gorputzari eta medikuak esan didana egiten saiatu naiz arazoak izan ditudanean; kito. Bizitzak, gurasoek, genetikak, bizi naizen leku ederrak edo neure izate lasaiak, ez dakit nork, baina norbaitek osasun ona eman dit.

Orain iritsi zait mezua, eta hemen nago. Hau guztia hasi zenetik izan dut argi txertoa hartu egingo dudala, eta hala egingo dut, baina amorrua ematen dit egindako informazio faltak. Amorru handia ematen dit kudeatzaile onek euren ezintasuna mozorrotzeko egiten duten zirkuak. Amorrua ematen dit gure zaurgarritasunarekin aberastuko den jende lotsagabea badela jakiteak. Amorrua ematen dit txertoa ez hartzeko zenbait jenderen (ez guztien) argumentazioak. Amorrua ematen dit txertoa hartzeko zenbait jendek (ez guztiek) darabilen arrazoiketak. Azkenean, COVID-19aren aurkako txertoarekin batera, amorruaren kontrakoa eskatu beharko dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.