Ainize Madariaga

Analfabetismo funtzionala

2024ko martxoaren 20a
05:00
Entzun

Euskaltzaindiaren hiztegiaren hezi-ren adieretako biga, hauek dira: «Animalia basati bat otzandu edo menderatu»; eta «Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatu eta gaitu».

Ahalmen ederra garatu du aspaldian gizakiak: idazketarena. Jin zait emazte bat laguntza eske, ama xaharra zaintzeko langile baten bilatzeko. Paperñoa eman dit eskura, etxeko lanak eginik, xehetasun guziekin, oro frantses garbi-garbian: telefono zenbakia, lan oren kopurua eta bertze. Hondar lerroak hau dio: «Parler le basque» (Euskara mintza dezala).

Lerro artetik analfabetismo interesatuak jauzi egin dit begietarat. Berarekin gertatzen naizen aldi oroz pilota arantzaduna kokatzen zait zintzurrean: euskal hiztun natural hain garbiak zer tinta mota isurtzen duen paperean. SMSetan so egin dut: «ikary» (ikaragarri), «Nusko bear dusu?» (Noizko behar duzu?), «Actho ezctxun henia bainan 5tian bay enea izain duchu» (Atzo ez zuxun enea baina 5ean bai enea izanen duxu). Frantziari heziketa eskizofrenikoa interesa zaio: hezi gabeko euskaldun otzanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.