Bira. Itxaro Borda

Aurora

2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Aurora Martin mauletarrak Espainiara kanporatua izatea arriskatzen du. Paperezko frantsestasunak ez dio zuzentasunaren bidea segurtatzen. Batasunaren alde hitz egin zuelako dago euroaginduaren menpe. Paueko auzitegiak, Madrilekoa bailitzan, extradizioarako baimena eman du, kontseilu orokorreko jaunek eta demokraziaren sustengatzaileek erabakia salatzen duten arren.

Batasuna mugaren eskualde honetan zilegi da.

Duela zenbait aste Pelletier plazatik pasatzean, Aurora Martinek jasaten duen injustiziaren kontrako manifestaldiaren bukaeraren zegoen Ellande Larraldekin hitz apurrak, zuhurrak alaina, trukatu nituen: egoera berriaz mintzatu ginen, kaosa antolatzen zuten matematiketaz eta oroz bat euskaldunaren aritmetika aipatu genuen. Ellandek erraten zidan jainko bat bazitekeela horren guztiaren antolatzeko. Ez duzu uste zuk? Baiezkoan ihardestekorik ez nekiela erantzun nion, irriz.

Mauletarrak sasitar bilakatzen dela jakin arazi du.

Espainia zola hartan hamabi urteko gartzelaldiaz mehatxatzen dute Aurora Martin. Merkatua globalizatua den bezala globalizatzen dute errepresioa. Eguberri bezperan nola dezakegu onets libertatea kolpa diezaguten.

Jo vinc d'un silenci antic i molt llarg.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.