Bira. Itxaro Borda

Barnekoak

2010eko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Eguberri biharamoneko zutabea bihoa barroteen gibelean hertsiak direnen zeldetaraino. Euskaldun haurrideak alaina, bai eta errepresioa besterik ez duten estatuen ekinaz gartzelaturikoak. Badakit adibidez hegoaldeko hiri buru anitzetarik laster abiatuko direla autobusak senideen bisitatzera. Aspaldiko gauzetaz ari naiz beharbada.

Mikel Antzaren Ospitalekoak nobela bukatu dut. Presondegietako euskal literatura sailaren ale berri bat da, Etxepare zaharrarenaren hildotik. Idazlearen trebeziari esker orduak eta orduak pasatu ditugu zerraturik Dimitri, Veronique edo Xabieren konpainia iluminatuan. Libertatea bahitu dietenen egunerokoan sar arazten gaitu, intimitatean, itsas ametsen zurrunbiloan eta izkiriatzearen helburuen inguruko hausnarketa mingotsetan urtzen. Hizkuntzak bederen askatasunaz gozatzen duela iruditu zait berrehun orrialdeetan. Graciliano Ramos bresildar elaberrigilearen aspaldiko Journal de prison hura bezain uhergarria kausitu dut lan hau.

Ez gatoz beti bat borrokalarien egiteko moldeekin. Aitor dezagula herriaren baitako indarren antagonismoa anbiguitate handiz bizitzen dugula —edo dudala, hobe erranik—. Hargatik goizon, gure gogoa barnekoengana hegalda doa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.