Ainize Madariaga

Basoilarra mutu

2024ko martxoaren 28a
05:00
Entzun

Ezetz asmatu nola duen kantatzen basoilarrak? «Basoilarrak kantatzen dizü/ Iratiko soruan»..., beharrik Lertxundi.

Berdin, nik bezala, pentsa zenezake: xantza ikaragarria nukeela hau balitz ene arrangura bakarra. Afera da jada hogeigarren manipulaziora heldu naizela basoilarraren biografiaren berri hartzeko: bioaniztasunerako langile euskalduna prest izanagatik ere hamar minutuko elkarrizketa egiteko, hierarkia kontu, bere arduradunaren gaineko mana-zalearen goikoaren goiko burokrazia jakobinoaren benedikazioa behar duela basoilarraz mintzatzeko. Protokoloaren kulunkek lokarrarazi gabe, prefeturatik ihardetsi didate ez zidatela baimenik ematen ahal: «Estatuko zerbitzuetako agenteek ez dute frantsesa ez den bertze hizkuntza batean erantzuteko baimenik. Berriz ere gurekin harremanetan sartzera gonbidatzen zaitugu, elkarrizketa hau frantsesez egin nahi baduzu». Goizalde Landabasoren Korte bat, mesedez liburua lazki berpiztu zait ene baitan.

Oilar galiarraren kantua estatu kontua denez, ozen eta egun guziez aditzen dut; basoilarra, berriz, mututu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.