Onintza Enbeita.
BIRA

Batzordeak

2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Gogoratzea kosta egiten zaidan garai batean parlamentaria izan nintzen Madrileko Kongresuan, eta han zerbait ikasi nuen ikerketa batzordeei buruz. Argi dago han-hemengo parlamentuetan egiten diren ikerketa batzordeez ari naizela. Munduko, bizitzako edo sistemako beste alorretan egiten direnez, apenas dakidan ezer.

Kontua da arreta deitu izan didatela ikerketa batzordeek edo lantaldeek. Sortu aurretik aurreikusi daiteke porrota. Politikariak, parlamentuak edo gobernuak arazoei aurrea hartzeko daude, eta ikerketa batzordeak arazoa ezkutatu ezin denean eratzen dira, ia beti. Beraz, berandu sortzen dira gehienetan. Gainera, arazoaren sorburuan daudenek lantaldean egoteko aukera izaten dute askotan. Esango didazue niri nola argituko diren gauzak arazoen erantzuleak edo haien lagunak ikerketa batzordean daudenean. Azkenean, lau urtean sortzen ikusi nituen batzorde gehienak (denak ez esatearren) inertziaz hiltzen ikusi nituen.

Eta orain, hemen, Eusko Legebiltzarrean, eratu gabe geldituko da hondakin industrialen zabortegietako egoera aztertzeko lantaldea. Hemen arazoari ez, baina konponbideari majo hartu diote aurrea zenbaitek. Inork behar ez denik jakin dezan baino lehen, txakurra hil; ea amorrua berez desagertzen den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.