Ainize Madariaga

Bertzetan

2024ko martxoaren 16a
05:00
Entzun

«Españolek español nahi dute jakin,/ Fransek ere franses bere arantzekin;/ Zertako Euskaldunak utziren eskara,/ Bilhatzeko non gasta bertzetan denbora?», galdetu zuen Jean Martin Hiribarren neurtizlariak (Piarres Xarritonek hala sailkatu zuen). Zioten lirikotasun eskasa zuela Ipar Euskal Herriko Iparagirrek (Xabier Hiriartek hola deitu du, zeren eta urte berekoak baitira Gernikako arbola eta Hiribarrenen Eskaldunak). Segur dena da, Korrika abiatu den honetan, lerrook ez dutela gaurkotasunik galdu, eta balio bezate ohartzeko zenbat denbora galdu dugun «bertzetan».

Lirikotasunik gabeko heriotza arras deigarria egin zait, are gehiago idazle batendako: 1866ko neguan, Baionako katedraleko sagrarioko ateak urratu baitzion eskua. Zauriak tetanosa bildu zuen, eta horren ondorioz zendu zen. Gure klasikoaz are gehiago oroitzeko osagaia dugu.

Antonio Gezalaren heriotza bilatzen aritu naiz, ustez eta, bereak ere traza prosaikoa zuela. Atzeman dudana da Tranbien arteko talka obra futurista tindatu zuela.

Ororen buru, Gaudi zen xerkatzen nuena, edo hobeki erranik, bere finitze dorpea: tranbiak harrapaturik hil baitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.