Ainize Madariaga

Bilaketa luzea

2024ko otsailaren 22a
05:00
Entzun

Irakurle leial hori, lagunduko nauzu? Bilaketa-lanak eginagatik, ez baitut atzeman nahi nuen hori. Alta, horren xerka joan diren haur batzuk bederen, ikerle handiak bilakatu dira. So egizu, konparazione, Kepa Altonaga gure predilektoak zer aitortu duen Back to Leizarraga saiakera klasikoan: «Ume-umetan, kantsagarri paratu eta amama edo beste senideren batengana behin baino gehiagotan bidali nindutela esanez hari eskatzeko pezeta biko tardantza». Xamarrek ere onartu du etxez etxe igortzen zutela bera ere «luzapide bila». Horri esker beharbada, nork daki, Xamarrek bide luzeko ekarpena egiten dio gure kulturari. Handik anitz urrundu gabe, Suak erreko ez balu nobelan ere agertzen zaigu «luzapide bila» joatea. Elurre Iriarte kulturgileak beti kasu egiten zion amatxiri, hau erraten ziolarik ere: «Segi terrazarat, ea atzematen nauzun». Arizkungo terrazak aztertzeak, menturaz, kuriositate ezin asea garatu dio. Konplexurik gabeko haur hastialak izan gara artetan denok, halakoetan, zeren bila igorri gaituzte? Xerkatzen segituko dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.