BIRA. 'Laika'

Jon Benito.
2006ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Zakur-bizitza. Zer da egunerokoa deitzen duten hau. Herenegun arte gizatasun apur bat zuena, baina gero eta zakurragoa dena.

Gaur duela ia mende erdi, Sputnik 2 ontzian Laika zakurra espaziora bidali zuten. Lurraren inguruan orbitatu zuen lehen izaki biziduna. Zakurra bezala ibili dira asko gerora.

Arretaz eta miresmenez hartu zuen 1957ko munduak Laika espaziora bidaliko zutenaren berria.

-Moskun errari zebilen zakur bat zerua urratzera!

Gerra Hotzaren testuinguruan, erantzun azkarra behar zuen ikerketak, eta ez zuten espaziontziaren itzulera diseinatzeko denborarik izan. Laika espazioan hil zen. Aireratu eta lau, zazpi, hamar egunera hil zela esan zuten. Batzuek gas dosi batek hil zuela, besteek itzuliko ez zenez, gehiegi sufritu ez zezan eman zitzaion pozoitutako janariak. Ez aspaldi egindako ikerketan salatu dutenez ordea, estresak jota hil zen zakurra aireratu eta ordu gutxira.

Ez Che Guevara, ez Mao, ez Bill Gates, ez Ibarretxe. Kamisetaren batean estanpatu behar dut Laika-ren irudia. Izarretatik gertu errari, estresak hila. Ikono bat da. Eliza laikoren batek beatifikatu beharko luke berandu baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.