BIRA. Meteopatia

Jon Benito.
2005eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Ez begiratu hiztegian zer den meteopatia, hiztegi orojakileek ez dakarte-eta beren orrietan.

Meteopatia ez da metereologia. Ez eguraldi iragarpenak egiteko metodo ez-zientifiko berri bat ere. Meteopatia eguraldiak zure barne-sentipenekin bat egitea da: bide ez sentsorialetatik lortutako komunikazioa, zure barruaren isla aurkitzea eguratsean. Halako konplizitate arraro eta betegarri bat da meteopatia.Alfred Stieglitz argazkilariak bere barne sentimenduen isla bilatzen zuen zeru eta hodeietan. Hodeien erretratuak egiten zituen bere azken egunetan, baina ez hodeiak erakusteko, barne arrakalak eta korapiloak erakusteko baizik. Equivalentbaliokidea deitu zien zeru eta hodei puskak besterik ez ziren, eta aldi berean, zeru eta hodei baino gehiago ziren lan haiei. Antzeko zerbait hemen nik.Egunkari digitalek diote, euriarengatik San Saturnino Iruñeko zaindariaren prozesioa bertan behera geratu dela. Hemen, leihotik kanpora ikus daitekeen zeru puska begiratu, eta azken egunetako euri eta haize erauntsirik ez. Hotz egiten duen arren, hodeien artetik eguzkia keinuka.Orain badakizue zer den meteopatia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.