BIRA

Birplanteatzea

Onintza Enbeita.
2023ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Gu jaio ginenean zelai hauetan lan egiten zuen belaunaldi oso bat desagertu da honezkero. Haiengandik gure gurasoengana gauza batzuk aldatu egin ziren, eta gure gurasoengandik guregana beste batzuk. Gauza asko birplanteatu ditugu baserrietan, bai lanari eta bai bizi ereduari dagozkienak. Animaliak nola hazi eta zertarako, nola hil, nola jan, lurrera zein botika bota, zenbat eskatu lurrari, zer landatu, noiz landatu... gauza asko aldatu dira, eta ondorioetako bat izan da ingurumenarentzat askoz hobea dela eredu estentsiboetara jotzeaberriro. Horrek belaunaldien arteko eztabaida asko ekarri dizkigu, baina asko gara ari garenak.

Orain, hirietan bizi zaretenoi ere tokatzen zaizue gauzak birplanteatzea eta aldatzea. Ingurumenarentzat askoz ere hobea litzateke zuen erosketa eta elikadura ereduak aldatzea. Ez dira bakarrik denda txikiak inporta dutenak: bertoko gauzak dira. Neguan tomaterik saltzen ez dutenak dira ondo ari direnak, milaka kilometro gasolina erreko ez dutenak guk gure antoju guztiak beteta izan ditzagun. Eta ohituta zaudeten arren, gauza perfektuak ez dira onenak. Normalean, zenbat eta inperfektuagoak, ingurumenarekiko errespetu gehiagorekin ekoitziak dira. Eta gero eztabaidatuko nuke edonorekin osasun eta garbitasun baldintza egokiak zeintzuk diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.