Onintza Enbeita.
BIRA

Burua

2018ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Kafea hartzera joan nintzen ohiko tabernara; egunkaria hartu eta bazter batean eseri nintzen. Halakoetan, etxean erosten ez dudana irakurtzeko joera dut, eta gauza jakina da Bizkaian gehien irakurtzen den egunkaria potoloa dela. Kontzentratuta nengoen: drogak, atzerritarrek kobratzen omen dituzten laguntzak... halako batean gogaitu, eta barrara hurreratu nintzen neurea ordaintzera. Eginda zegoen, ordea. Barraren beste aldetik begira neukan, irribarretsu. Eskerrak eman nizkion, baina berak esan zidan ez direla beharrezkoak: Ā«Eskerrak neuk eman nahi dizkizut. Badakizu ni ez naizela oso ondo ibiltzen neure nahaste bipolar honekin, eta zuk, neu ondo ez nabilenean ere, agurtu egiten nauzu eta hitz egiten didazuĀ». Ez nuen jakin zer esan. Zenbat gutxiespen jasan beharko dituen, pentsatu nuen, halakorik egiten ez dionari eskerrak emateko beharra sentitzeko. Ez baita eskertzeko moduko meritua pertsonak pertsona bezala tratatzea.

Gaur, buruko osasunaren nazioarteko eguna da: denetarako egunak asmatu beharra daukan mundu honek hala erabaki duelako. Bihar jasangaitza egingo zaigu, berriz ere, begirada galduta duen hori, edo eseri orduko aulkiari kolpe bi ematen dizkion hura, edo egun batzuetan ohetik atera ezinda egongo den laguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.