Ainize Madariaga

Curriculum bitala

2024ko martxoaren 29a
05:00
Entzun

Aspaldian ukan dudan elkarrizketarik ederrenetakoa eskaini dit oraino adiskide ez zen ezezagunak. Konbentzio sozialak eraman ninduen galdera kasik automatikoa pausatzera: «Ofizioz zer zara?». Hori ezustea bildu nuena errefera entzutean: «Nahiago nizuke ez erran; ez baita ni egiten nauen aspektu batere garrantzitsua». Liluratu nau jada adiskide bilakatu den horrek. Ikusarazi dit norberaren begirada bertzearekiko baldintzatu egiten duela behin lanbidea salatu-eta. Harrigarria da. Egia da ezezagun batekiko harremana doi bat alda daitekeela hierarkia sozialaren betaurrekoek itsuturik, inkontzientean tatuatuak dauzkagun baloreek manaturik. Duela hamarkada batzuk, medikua, apeza edo errientsa izatea ez zatekeen etxetiar izatea bezalatsu. Eta bazterrak ez dira hainbertze aldatu. Lagunak nahiago du bere buruaren potreta berak nahi duen kolorez tindatu, bereak dituen aspektuez apaindu. Metal hotzeko Curriculum Vitae inpertsonala baztertuz. 

Harremana bertze helduleku gizatiarrago batetik eraikitzera eraman ninduen; eskertzekoak dira ariketa berritzaile eta askatzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.